XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orroa, garrasi egin zuen, oinaze eta haserreak ekarri zioten eroaldi hartan harrapaturik.

Buruak sabaiaren kontra jotzen zuen, oinburuek lurraren kontra, ukalondoak bulkaka eta kolpeka estutzen zuten pareta haien kontra.

Odola malkoekin nahasia zegoen, bizkarrean, besoetan, zangoetan isuriz, eginak zituen ebaki eta zauri ttikietatik jarioz, gorputz osoa estaliz.

Odol gorri beroa, kobazuloko hautsa eta hezetasuna bezain irristakor eta lirdinga.

Behin ere ez zuen jakin noiz askatu zen.

Ez nola. Ezta erdietsi zuen ere.

Borrokan ari zen oraindik, garrasika, eta pastilla ontzitxoa hartuz, ahoan hustu zuen...

Iluntasun gozo hartatik umore txarrez iratzarri zen.

Zerbaitek txorkatilak harrapatzen zizkion eta neskak askatzeko eginahalak egiten ari zen.

Baina zerbait horrek gogor kontzen zion.

Zangoetatik tiraka zulotik aterarazten ari zen, gorputzetik azal gehiago harrotuz.

Protesta moduan, oihu egin zuen baina, urpean sartu zenean, oihuak ito egin ziren.

Eztulka, ostikoka, zulotik atera eta aintziran agertu zen.

Berriz ere gaua zen -edo oraindik lehengo gaua?-, eta ilargiaren argitan, begiak lausoturik sekula ikusitako begi hotzenak ikusi zituen.

- Earl naiz -irri egin zuen, hortz okerrak agertuz.

Orain, gogor kontu eta...

- Utzi bakean! -Carol bortizki bota zen atzeraka.

Utz nazazu bakean!